2004-11-10

EUSKALTEGI BERRIA
Orain arte Udal Euskaltegia Sabino Arana kalean egon da, eta han jarraituko du momentuz, euskaltegi berria eginda egon arte behintzat. Herriko gunetik apur bat urrun , eleizaren alboan dago, parrokiaren lokaletan. Ez da lekurik aproposena , baina han jarri zutenean ez zegoen besterik. Geroxeago, Zibergela etorri zen, "informazio gizartearekin" batera, eta hasieran liburutegi eta zine klubaren alboan ipini bazuten ere, gero Konbenio kalera eraman zuten.
Udaletxeak egoera honi aurre egitea pentsatu zuen eta helbide berri baten bila aritu ziren, gertuago egon behar zen, are eta erosoagoa. Zibergela ta euskaltegia batera egotea beharrezkoa iruditu zitzaien eta azkenean San Pedro Kalean egin diren etxebizitza berrien azpiko lokalak aukeratu zituzten.
Toki hau oso aproposa da, izan ere Zelaieta Zentrotik 100 metrora izango da, herri erdian, tren geltokitik hurbil eta udaleko euskera zerbitzu guztiak bertan izango dira. 350 metro karratu izango dira, zibergela eta gela arruntak, ikasleentzako gelak, etabar. Udalak zazpi eskaintza jaso ditu obrak egiteko eta gutxi gora behera 300.000 e erabiliko dira guztira. Aste Santurako obrak amaituta egotea espero da.
Euskera Aholku Batzordea
Azaroaren 9an aurkeztuko da Zornotzako Euskera Aholku Batzordea. Gure hizkuntza biziberritzeko plana antolatu, udaleko euskera arduradunei babesa ematea, ideia berriak eta proposamenak egitea, eta herri euskaldunagoa egitea dira aholku honen helburuetako batzuk.
Euskararen Aholku Batzordean herrian sendo errotutako organismoetako eta erakundeetako ordezkariak eta euskararen arloan ezagunak diren lagunak izango dira. Honez gain, auzolagunak ere izango dira, guztira 15 pertsona inguru.