2006-05-03

2008an Ibilaldia Zornotzan Andra Mari ikastolaren eskutik

Denbora luzean lanean aritu ostean Andra Mari ikastolak lortu dau 2008an ospatu dadila ibilaldia Zornotzan. Ikastolak 4 aldiz aurkeztu behar izan dau proiektua onartua izan arte, honenbestez bi urte barru ibiladia berton ospatuko da.
Datorren urtean, 2007an, Balmasedako ikastolaren esku egongo da ibilaldiaren antolaketa.
Urte asko pasa dira Zornotzan 1987. urtean ibilaldia ospatu zenetik, hori dela eta berriro ospatzeko garaia heldu da. Andra Mari ikastolak hainbat motibo ditu ibilaldia ospatzeko. Alde batetik, komunitate osoko harremanak estutzeko balioko duela diote, bestalde, giza mailan bultzada izateko aukera ona izango dela.
Andra Mari ikastolaren beste helburuetako bat bigarren lerroko ikastola bat izatea da, eta honetarako ezinbestekoak izango dira eraikuntza berriak. Herriko euskalgintza inguruan daudenen erreferentea bihurtzeko ere balioko dau.
Andra Mari ikastolak herriko talde eta erakunde desberdinen laguntza espero dau , eta honek ibilaldiaren antolaketa errazagoa izatea ahalbidetuko du.