
LEONARDO PROIEKTUA
Urritxe-Zornotza BHIko ikasle asko Europan dihardute lanean eta ikasten
Urritxe-Zornotza BHIan, kalitatezko Hezkuntza ematetik aparte, hizkuntza eta Lanbide esparruetan formakuntza jasotzeko 1999/2000 ikasturtettik aurrera ikasleek aukera dute Lantokiko Prestakuntza Europako herrialde desberdinetan egiteko.
Asmo honek bultzatu zuen institutua, Leonardo Da Vinci proiektuan parte hartzen. Proiektu honek Europako Elkarteko dirulaguntzak jasotzen ditu eta ahalbidetzen du Lanbide Heziketako ikasketak burutzen dituzten ikasleak , Lantokietako Praktikak izenarekin ezagutzen den modulua atzerrian egitea. Beka hauek , doazen herrialdeko hizkuntzan prestakuntza , bidaia, egonaldia eta lantokietako praktikak betetzen dituzte. Aurreko ikasturteetan, parte hartu zuten ikasleek hiru hilabeteko egonaldiak egin dituzte Italian eta Britainia Handian.
Ikasturte honetan, 10 dira beka hauei esker Lantokiko Prestakuntza atzerrian burutu edo burutzen ari direnak: Horietatik lau (Erizaintzako laguntza osagarriak ziklokoak) Txekian egon dira eta 6 (Aplikazio Informatikoen Garapena ziklokoak ) Irlandan. Bi kasuetan bertako bi irakasle joan ziren atzerriko zentruetara ezagutzeko zein baldintzatan biziko ziren , non egingo zuten Lantokiko Prestakuntza, etxebizitzak,... Era berdinean zentruak bideratu du hemen praktikak egitea Txekiako lau ikasleri.
Begoña San Miguelentzat (ikastetxean Leonardo proiektua garatzeko arduraduna) esperientzia oso aberatsa da ikasleentzat. Hizkuntzaren ezagupena sendotzetik aparte, giza eta lanbide profesionala ere indartuak ateratzen dira: beste kulturak ezagutzen dira, bizitza eta lan egiteko beste modu batzuk, Euren "curriculum"arentzat oso aberasgarria izaten da, eta jakina, hau enpresek asko baloratzen dute.
Mireia Bisquerrentzat ( 2004/05 ikasturtean Italian egon zen ikaslea) , esperientzia guztiz positiboa izan zen, Institutuan ikasitakoa martxan jartzeko aukera izan zuelako, beste herrialdetako jendea ezagutu eta han lagunak egin zituelako.
Dudarik ere ez, ikastexeko zuzendaritzarentzat eta irakasleentzat eritzi hauek oso inportanteak dira eta animatzen dituzte aurrera ekiten proiektuari diru eta giza baliabideak jezarriz. .
Ezin dugu ahaztu, ikastetxe honek aurrera eraman dituen kalitate ezaugarrietan (ISO 9001-2000, Euskaliteko zilarrezko Q saria eta estatuko ministeritzatik jasotako saria "Premio a las actuaciones en Calidad de la Enseñanza) honelako proiektuak merezitako aitormena jasoko zutela ebaluatzaileen aldetik.

0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home